Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

LH4 - PORTUGALETE- GORLIZ

Maiatzak 29an 4. mailako ikasleok kurtso bukaerako ibilaldia egin genuen. 

Goizean, Bizkaiko Zubia ezagutzera joan ginen Portugaletera. Hasteko Zubi-transbordadoreko “ontzitxo” berrian gurutzatu genuen itsasadarra. Ondoren, igogailuan Zubiaren goiko pasabidera igo eta izugarrizko bista panoramikoz gozatzeko aukera izan genuen.

Eguerdian, Gorlizera joan ginen eta bertan bazkaldu, jolastu, bainu ederra hartu, izozkia erosi eta …   konturatzerako etxera bueltatzeko ordua.

Egun ederra izan zen, oso ondo pasatu genuen!

 

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net