Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

HH2 - IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERAK

HH02kook bi irteera egin ditugu kurtso bukaeran. Lehena berdura plazara izan zan. Soka bati helduta, poliki poliki joan ginen berdura plazara hango jaki goxoak ikustera. Jende asko zegoen bertan erosketak egiten. Hango denda batean ogia eta txokolatea erosi eta kontsejupean goxo goxo jan genuen hamaiketakoa. Azkar jan genuenez, ondoren, Goiko Losara joan ginen pixkat jolastera. Earki pasa genuen goiza!

 

Bigarren irteera Azpeitiko jolas parke estalira izan zen. Motxilan gure hamaiketakoa prestatu genuen etxean eta autobusean joan ginen Azpeitira. Hau emosioa! Laguntxoekin autobusean irteera! Jolas parkean asko jolastu genuen. Han autobusa, txirrista,... ta ziburu dibertigarriak bilatu genituen. Nekatu ginenean, etxean prestatutako hamaiketakoa jan genuen indarrak berritzeko. Zeinen jaki goxuak agertu ziren gure motxila barruan….mmmmmmmmm...goxo goxuak! Azkoitira poz pozik bueltatu ginen danok.

Hurrengoan berriz!

 

 

Argazki guztiak ikusteko, egin klik irudietan!

 

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net