Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

XABIER MUNIBE - 50 URTE. LEHEN URRATSAK!

Gure ikastetxeak datorren ikasturtean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta burutuko dugun festa handiaren ildotik, hirugarren zikloko ikasleei logotipo berezi bat sortzeko eskatu zitzaien. Hainbat izan dira proposamenak eta denak oso onak (nahi izanez gero, ikastetxeko sarreran daude ikusgai).

 

Behin denak jasota, eta ikasleek egindako lanak gogoz aztertuta, igorri nahi den mezua hoberen islatzen duena Ihintza Aranbururen logoa izan da. Horregatik, aurrerantzean, horixe izango da gure festa handiaren irudia.

 

Egindako lanagatik eskerrak emateko, guraso elkartekoen eskutik hainbat sari jaso ditu: berak sortutako irudia daraman jertsea eta herriko liburu denda batean erabiltzeko bono bat.

 

Eskerrik asko, Ihintza!

 

 

    

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net