Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

LH4 - BEIRE

Ostegunean, maiatzak 9, bederatzietan LH4ko haur gehienak maletak hartu eta sarrera nagusian elkartu ginen Beirera joateko.

Iruñera iritsi ginenean, “Ciudadelan” hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, Plaza del Castillon argazkia atera eta zezenek egiten duten ibilbidea ezagutu genuen. Santo Domingoko aldapan San Fermini abestea ez zitzaigun ahaztu. Bazkaria bertako katedralaren inguruan dagoen Caballo Blancon egin genuen. Bertatik ederki ikusi genuen Iruñeko harresia.

Arratsaldean, Beirera heldu ginen eta bertako begiraleekin Erdi-aroko jantziak egin genituen. Gauean, ipuina, jolasak diskoteka, desfilea …

Hurrengo egunean, Olitera joan ginen oinez eta bertako jauregian hainbat gauza harrigarri entzun eta ikusi genituen.

Neka-neka eginda, baina pozik itzuli ginen Azkoitira.

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net