Gobierno Vasco

IGANDEA, ABENDUAK 17: ANDOAIN-ADARRA-XOXOKA MENDI IRTEERA

                  

Azken mendi itzulia egin genuenetik ia hilabete pasa denez, berriro zuengana zuzentzen gara bigarren mendi-irteeraren berri emateko asmoz. Berriro Anaitasuna mendi-bazkuna elkartekoekin koordinatuz egingo dugu irteera.

Ibilaldi honetan, herritik kanpora denez, garraioa erabili beharrean izango gara, eta horregatik, izenak lehenbailehen jasotzera komenigarritzat jotzen dugu.

NORA: ANDOAIN-ADARRA-XOXOKA

IRTEERA LEKUA: Liburutegi aurrean

EGUNA: Igandea, abenduak, 17.

ORDUA: Goizeko 8:30ean.

OHARRA: Joan behar duzuen guztiok (ikasle eta guraso) eman izen/deiturak irakasleari ostiral eguerdirako eta izena ematerakoan ekarria arren 2,00 € pertsonako, autobusaren zatia ordaintzeko.

Ekintza hauek 3.mailatik gorakoentzat antolatzen dira. Hala eta guztiz, txikiagoak etor daitezke, euren gurasoen ardurapean.

“Guraso Elkartea” da antolatzailea, baina ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) gurasoena izango litzateke urtean zehar egingo diren irteera guztietan.

Hamarretako ekartzea, komenigarria deritzogu.

 

UDABERRI-INDARLAN GURASO-ELKARTEAK

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net