Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

EUSKARAREN EGUNA 2017

Abenduaren 3a igandea denez, Euskararen Eguna abenduaren 4an ospatuko dugu Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben. Aurten ere Euskararen Eguna sustatu nahian, Azkoitiko Euskara mahaiak ekintza batzuk antolatu ditu herri mailan.

Goizeko 11:30ean Floreaga , Xabier Munibe Ikastola LH, Azkoitia BHI eta Urolako ikasle eta irakasleok kalera abiatuko gara. Zikloka, eta bakoitzari dagokion ibilbidea abestuz egingo dugu. Bukaeran, denok plazan bat egingo dugu, euskararen inguruko gutunak irakurriko ditugu eta Huntzaren Kalabazak abestia ere abestuko dugu.

Arratsaldean, Xabierko Frantzisko  eguna ospatzen jarraitzeko, HH eta LH1 eta 2. mailakoentzat Ekain -Txou-ren emanaldia izango da. LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek, berriz, Baztartxo Aretoan “Irabazle eta galtzaile” euskarazko filma  ikusiko dute.

Festari bukaera emateko, guraso elkarteak prestatutako txokolate jana egingo da, ikastolan bertan.

 

          

 

Hona hemen Euskararen Eguneko argazki galeriak eta bideoa:

Kalejira eta Plazan eta Ekain-Txou Ikastolan!


 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net