Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

KLIKA, KLIKA, 21. KORRIKA!

21. Korrika Azkotiatik pasa da eta gure ikasleek euren ogi apurtxoa jarri dute euskararen alde.

 

Atzo arratsaldean, gure ikastolako gazteenek atarian motorrak berotu zituzten gure korrika txikian. Ikusi hemen nola aritu ziren!

 

Gaur, berriz, pankarta, banderatxo, peto eta guzti, indartsu animatu ditugu korrikalariak Azkoitian barrena. Tartean, Xabier Munibeko hirugarren zikloko ikasle eta irakasleak. Bejondeizuela!

 

Argazkiak ikusi hemen.

 

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, KORRIKA!

 

 

HH5 - LASTUR

HH5ekoak Lasturrera irteera egin genuen. Bertan errota ikusi genuen eta taloa egiten ikasi genuen. Ze ondo pasa genuen!!!!!!!!

 

LH5 - SUHILTZAILEAK

Martxoan 5. mailako ikasleok suhiltzaileen bisita jaso genuen. Jose Luis eta Xabier izeneko bi suhiltzaile etorri ziren. Hitzaldira joan aurretik sute baten aurrean nola jokatu behar den azaltzen zuen bideo bat ikusi genuen. Hitzaldian, bideo hori aztertu genuen pausoz pauso. Ikasi genuen garrantzitsuena “112” telefono zerbitzuari deitu behar dela sute bat ikusterakoan izan zen.

Astebete geroago Azpeitiako suhiltzaile parkera joan ginen. Bertan hainbat ekintza egin genituen. Hasteko, Xabierrekin aurkezpen bat ikusi genuen eta su baten aurrean zer egiten duten azaldu zigun. Jarraian, suhiltzaile tubotik jaitsi ginen banan- banan. Eta bukatzeko, bi mahuka frogatu genituen eta garabian igo ginen, 24 metrotara hain zuzen ere. Barre asko bota genituen eta oso esperientzia polita izan zen!

 

Argazkiak ikusteko sartu hemen!

 

HH3 - HERRI KIROLAK

Aurrekoan, Ainhoa Alberdi etorri zen HH3ko ikasleei harri jasotzaileak nola aritzen diren azaltzera: babesak non eta nola jarri, bizkarra eta belaunak nola zaindu... Ondoren, ikasleek harriak altxatzen saiatzeko aukera izan zuten.

 

Horretaz gain, landutako proiektuaren ildotik, ikasleek hainbet herri kirol praktikan jarri zituzten: lasto altxatzea, sokatira, giza proba... Oso ondo pasa zuten!

Mila esker etortzeagatik, Ainhoa!

Ikusi argazkiak hemen!

 

LH4 - GASTEIZ

 

Martxoaren 20an LH4. mailako ikasleok, Euskal Herria proiektua landu dugunez, Gasteizera  joan ginen eta Legebiltzarra bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan, Osoko Bilkurak egiten dituzten aretoa eta prentsaurrekoak eta bestelako deialdi informatiboak egiteko guneak ikusi genituen.

Ondoren, El GaleĆ³n Pirata parkean bazkaldu eta bertan jolasten egon ginen. Egun ederra pasa genuen!!


Ikusi argazki gehiago hemen!

 

LH5 - ESKOLA JAZARPENA

 

 

Martxoaren 11n, astelehenean, 5.mailako ikasleek Ertzaintzaren bisita jaso zuten. Amaia izeneko bi ertzain hurbildu ziren bullying-a edo eskola-jazarpenari buruz hitz egitera. Haiekin batera bideo ugari ikusi eta  hausnartu zituzten, besteak beste, zer den eskola jazarpena, jazarpen motak, partaideak, eskola-jazarpen kasuak... Ikasleei gehien hunkitu ziena Jokinen kasua ezagutzea izan zen. Horrez gain, biktimak bere buruan erasotzailea nola irudikatzen duen bideoa ikustean inpresionatuta gelditu ziren. Guzti honen inguruan hitz egin ondoren, horrelako egoera baten aurrean zer egin behar den azaltzen duen komiki bana banatu zien.

 

 

 

HH3 - ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

 

HH3-ko ikasleek jai herrikoiak proiektua landu dituzte hiruhileko honetan. Besteen artean, hainbat erraldoi eta buruhandi egin dituzte eskuz. Bukatutakoan, trikitia eta panderoa hartu eta konpartsan atera dira! Ikusi, ikusi!

 

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Xabier Munibe ikastola emakumeekin bat martxoaren 8an!

 

INAUTERIAK 2019

Beste urte batez, eguraldia lagun, Xabier Munibeko ikasle eta irakasleok, gure mozorro dotoreenak jantzi eta herrian barrena ibili gara DBH-ko ikasleen konpainian. Herria kolorez jantzi dugu beste behin ere!

 

Ikusi argazkiak hemen!

 

Bideoa ikusteko, berriz, sartu hemen!

 

Gora inauteriak!

 

 

 

 

LOTURA INTERESGARRIAK

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 

 INFORMAZIOA ESKURA

 

                                        

 

2019/10/20
Al As Az Og Or Lr Ig
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
2019/10/20 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net