Gobierno Vasco

 

 

 

 

 

 

 

EMAKUME ASMATZAILEAK - MAKINAK ETA ASMATZAILEAK 5

LH 2D-ko gelakideek hiruhileko honetan asmakuntza desberdinak landu ditugu eta erakusketan jarri ditugu, beraiei buruzko informazioa eta baita asmatzaileen biograEmafiak ere. Oraingo honetan emakumeak: Marion Donovan, Nancy Yhonson, Mary Anderson eta Adda Lovelace.

Animatu ikustera!

BASOZAINA GERTURATU ZEN IKASTOLARA

Xabier Munibe ikastolako LH2. mailakoak Basoko bizitza proiektua lantzen ari dira. Ikasleak landareei buruz ezer gutxi zekitela ohartu ziren, eta ondorioz proiektua martxan jartzea pentsatu zuten. Proiektuaren azken xedea Azkoitian baso bat landatzea izango da.

Horretarako, udaletxeari lursail bat eskatzeaz gain, bertan landatzeko landareak ere eskatu zizkioten. Ikasleek ez zekitenez zer eta nola landatu basoan, Manuel Olariagari, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainari, deitu zioten. Basozaina gustura gerturatu zen ikastolara martxoaren 21ean ikasleek prestatutako galdera sorta erantzutera. Eskerrik asko, Manuel!

LH6 - ZIBERBULLYING inguruan ikastaroa

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Ziberbullying fenomenoaren (teknologia berrien bidezko jazarpenarena)  inguruko ikastaro laburra izango dute gaur hasita.

MAKINAK ETA ASMATZAILEAK ERAKUSKETA 4

LH 2B-ko gelakideek hiruhileko honetan asmakuntza desberdinak landu ditugu eta erakusketan jarri ditugu, beraiei buruzko informazioa eta baita asmatzaileen biografiak ere. Elektro robota eta Sparki txakurra ere bertan daude.

Animatu ikustera!

AZKOITIKO UDALARI: ESKERRIK ASKO!

Martxoaren 12 eta 13an, LH2ko ikasle zein irakasleei harrera bikaina egin ziguten udaletxean. Alkateak (Javier Zubizarreta Zubizarreta), ingurumen arduradun politikoak (Miguek Angel Bastida Aranbarri),  zerbitzu ekonomikoen arduradun politikoak (Ana Azkoitia Urteaga) eta Ingurumen arduradun teknikoak (Amaia Argarate Olazar) gustura hartu gintuzten. Lantzen ari garen proiektuaren azken xedeak behartuta, udaletxera jo genuen gure eskaria egiteko: Hainbat landare eta herriko lur sail txiki bat; hori izan zen gure eskaera. Haien aldetik, erantzun baikorra jaso genuenez, udalari eskerrak ematea nahiko genuke.  Eskerrik asko!

 

 

 

 

 

JANGELAKO MENUA

 

 

 

 

 


2018/10/20
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4
2018/10/20 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

 

Artikuluen aurreikuspena. Parametroak ezarri.
© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net