Gobierno Vasco

 

 

 

 

 

 

 

MAIATZAK 17: LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Maiatzaren 17an, ostegunean, LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu. Goizeko 8:50ean, ikastolako patioan, irakasle, ikasle eta gurasoak  gonbidatuta zaudete egun horretarako ikur den koloretako bandera eta kartelekin gure leloa aldarrikatzera:

NAIZENA, NAIZELA, MAITATUA

                                               Elkarbizitza Batzordea

 Hemen, argazki bilduma!

LH6ko GURASOENTZAT: Azkoitia BHIn bilera

Aurtengo ikasturtea bukatzen dagoen honetan, Azkoitia BHIk antolaturik, bilerara deitu dituzte LH6ko ikasleen gurasoak. Bileran, ikastetxeko orientatzailea eta zuzendaritza egongo dira. Datorren ikasturtean zuen seme / alabek hasi behar duten etapa eta ikastetxe berriaren ezaugarri eta zerbitzu nagusiak azaltzea eta horien inguruan eduki ditzakezuen zalantza edo kezkei, ahal den neurrian, erantzutea du helburutzat bilera honek.

 

 

  • EGUNA: Osteguna, maitzaren 17an
  • LEKUA: Azkoitia BHIko aretoan (Juin 4)
  • ORDUA: Arratsaldeko 17:30ean euskaraz eta  18:15ean gaztelaniaz

 

 

KUTXAKO ARROPAK

 

Ikastolan galtzen diren arropa, aterki, motxila eta abar gordetzeko badugu kutxa bat. Egun, gainezka dago; txamarrak, kamisetak, sudaderak, … denetarik aurki daiteke. Kutxako arropak CARITASeko edukiontzira aterako ditugu maiatzaren 21ean. Norbaitek zerbait galdu badu, pasa dadila egun hori baino lehen.

 

LH3: HISTORIAURREA - ERAKUSKETA

LH3 mailakoak historiaurrea proiektua lantzen ari garen bitartean, eskulanetako saioan, garai hartako gizakiek nolako artea eta lanabesak sortuko zituzten imajinatu dugu. Eta sortu ditugun  lanak ikusgai jarri ditugu, ikastolako sarrerako erakusketetarako espazioan. Erakusketa ikusi ahal izango duzue maiatzaren 16ra arte, hurrengo asteazkenera arte.

APIRILAK 15, IGANDEA: MENDI IRTEERA


Guraso Elkarteak eta Anaitasuna Mendi Bazkuna elkarteak batera koordinatuz hil honetako mendi irteera antolatu dute iganderako, Apirilaren 15erako. Hemen, oharra.

 

 

 

 

 

 

JANGELAKO MENUA

 

 

 

 

 


2018/10/20
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4
2018/10/20 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

 

Artikuluen aurreikuspena. Parametroak ezarri.
© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net