Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

LH6 - AGURRA 2019

Gaur LH6 mailako ikasleei agurra egin diegu.

Ikastolan osatu duzuen ibilbidea bezain edarra izan dadila uda ondoren, DBHn hasiko duzuena. ZORTE ON!


IRAKURKETA LIBURUEN BILKETA

 Udaberri guraso elkarteak irakurketa liburu bilketa martxan jarri du. Liburuak ikastolako sarrera nagusian utzi ahal izango dira ekainaren 28arte, eta irailaren 2tik 20ra bitartean. Animatu zaitezte!

 

XXXVII. IKASKIROL KROSA

Urtero bezala, ekainaren 9an, igandean, XXXVII. IKASKIROL KROSA ospatu zen.

ARGAZKIAK hemen

 

 

XXVIII. ANTZERKI TOPAKETA

Pasa den astean XXVIII. antzerki topaketa ospatu zen. Ikastolako ikasleak bertan izan ziren ikaskide eta lagunak ikusten.

Ikusi argazkiak hemen.

LH4 - PORTUGALETE- GORLIZ

Maiatzak 29an 4. mailako ikasleok kurtso bukaerako ibilaldia egin genuen. 

Goizean, Bizkaiko Zubia ezagutzera joan ginen Portugaletera. Hasteko Zubi-transbordadoreko “ontzitxo” berrian gurutzatu genuen itsasadarra. Ondoren, igogailuan Zubiaren goiko pasabidera igo eta izugarrizko bista panoramikoz gozatzeko aukera izan genuen.

Eguerdian, Gorlizera joan ginen eta bertan bazkaldu, jolastu, bainu ederra hartu, izozkia erosi eta …   konturatzerako etxera bueltatzeko ordua.

Egun ederra izan zen, oso ondo pasatu genuen!

 

 

 

LH1 - HONDARRIBIA ETA DONOSTIA


Ostiralean, maiatzak 24, LH1eko ikasleak ibilaldira joan ziren herria eta hiria proiektuarekin lotuta. Lehenengo Hondarribira joan ziren aireportua ikustera. Han hamaiketakoa egin eta gero itsasontzian ibili ziren. Donostian bapo bazkalduta, trenez bueltatu ziren Zumaira. Eguraldiak asko lagundu ez arren, primeran ibili ginen!

 

HH2 - IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERAK

HH02kook bi irteera egin ditugu kurtso bukaeran. Lehena berdura plazara izan zan. Soka bati helduta, poliki poliki joan ginen berdura plazara hango jaki goxoak ikustera. Jende asko zegoen bertan erosketak egiten. Hango denda batean ogia eta txokolatea erosi eta kontsejupean goxo goxo jan genuen hamaiketakoa. Azkar jan genuenez, ondoren, Goiko Losara joan ginen pixkat jolastera. Earki pasa genuen goiza!

 

Bigarren irteera Azpeitiko jolas parke estalira izan zen. Motxilan gure hamaiketakoa prestatu genuen etxean eta autobusean joan ginen Azpeitira. Hau emosioa! Laguntxoekin autobusean irteera! Jolas parkean asko jolastu genuen. Han autobusa, txirrista,... ta ziburu dibertigarriak bilatu genituen. Nekatu ginenean, etxean prestatutako hamaiketakoa jan genuen indarrak berritzeko. Zeinen jaki goxuak agertu ziren gure motxila barruan….mmmmmmmmm...goxo goxuak! Azkoitira poz pozik bueltatu ginen danok.

Hurrengoan berriz!

 

 

Argazki guztiak ikusteko, egin klik irudietan!

 

 

 

XABIER MUNIBE - 50 URTE. LEHEN URRATSAK!

Gure ikastetxeak datorren ikasturtean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta burutuko dugun festa handiaren ildotik, hirugarren zikloko ikasleei logotipo berezi bat sortzeko eskatu zitzaien. Hainbat izan dira proposamenak eta denak oso onak (nahi izanez gero, ikastetxeko sarreran daude ikusgai).

 

Behin denak jasota, eta ikasleek egindako lanak gogoz aztertuta, igorri nahi den mezua hoberen islatzen duena Ihintza Aranbururen logoa izan da. Horregatik, aurrerantzean, horixe izango da gure festa handiaren irudia.

 

Egindako lanagatik eskerrak emateko, guraso elkartekoen eskutik hainbat sari jaso ditu: berak sortutako irudia daraman jertsea eta herriko liburu denda batean erabiltzeko bono bat.

 

Eskerrik asko, Ihintza!

 

 

    

 

 

LH4 - BEIRE

Ostegunean, maiatzak 9, bederatzietan LH4ko haur gehienak maletak hartu eta sarrera nagusian elkartu ginen Beirera joateko.

Iruñera iritsi ginenean, “Ciudadelan” hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, Plaza del Castillon argazkia atera eta zezenek egiten duten ibilbidea ezagutu genuen. Santo Domingoko aldapan San Fermini abestea ez zitzaigun ahaztu. Bazkaria bertako katedralaren inguruan dagoen Caballo Blancon egin genuen. Bertatik ederki ikusi genuen Iruñeko harresia.

Arratsaldean, Beirera heldu ginen eta bertako begiraleekin Erdi-aroko jantziak egin genituen. Gauean, ipuina, jolasak diskoteka, desfilea …

Hurrengo egunean, Olitera joan ginen oinez eta bertako jauregian hainbat gauza harrigarri entzun eta ikusi genituen.

Neka-neka eginda, baina pozik itzuli ginen Azkoitira.

 

 

 

 

 

LOTURA INTERESGARRIAK

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 

 INFORMAZIOA ESKURA

 

                                        

 

2019/10/20
Al As Az Og Or Lr Ig
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
2019/10/20 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net