Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

LH4 - HERRIA ETA HIRIA

LH4. mailakoak Herria eta hiria proiektua lantzen aritu dira lehenengo hiruhilabetekoan. Ikusi hemen ze erakusketa polita eskaini diguten.

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

Euskararen eguna dela eta, sekulako eguna pasa dugu gaurkoan! Goizean, LHko ikasleak plazara jaitsi dira, Floreagako lagunekin eta DBH-ko ikasleekin batera. Bertan, alkatearen agurra entzun ondoren, zenbait esaldi, pasarte, poesia eta abar irakurri dituzte hainbat ikaslek. Euria ere lagun izan dugu!

Arratsaldean, berriz, LH-ko ikasleak zineman zeuden bitartean, HH-ko ikasleek pailazoekin oso ondo pasa dute: dantzan, abesten, oihuka...

Eta, azkenik, eguna bukatzeko, txokolate bero goxo bat jan dugu, indarberritzeko!

Ikusi gaurko nondik norakoak hemen!

LH5 - TITIRIJAI TOLOSAN

 

 

Azaroaren 26an, LH 5. mailakoak primeran pasa genuen eguna Tolosan. Txotxongilo emanaldi politak ikusi genituen. Argazki batzuk atera genituen!

 

 

LH1 - AMAGOIA ARREGI ERIZAINAREN BISITA

 

  

 

 

1.go mailako ikasleak Giza gorputzari buruzko proiektua osatzen gabiltza.

 Proiektua borobildu nahian, Amagoia Arregi erizainaren bisita jaso genuen azaroaren 28an.

Beste gauza askoren artean osasuntsu egoteko aholku desberdinak jaso genituen, baita 112 telefonoa erabiltzearen garrantziaz jabetu ere.

 

Benetan hitzaldi bikaina eskaini ziguna!

 

 

 

AZAROAK 25 - XABIER MUNIBE IKASTOLAN INDARKERIARI EZ

Azaroaren 25ean, igandean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Horregatik, gaur, ikastolan indarkeriari ezetz esan diogu, elkarretaratzea eginez eta ikasleek sortutako hainbat irudi eta lelorekin ikastolako hormak estaliz! Ikusi argazkiak!

 

AZAROAK 25 - EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

 

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna,  igandea dela eta, azaroak 23an guraso guztiak gonbidatuta zaudete goizeko 8:50ean ikastolako patioan, INDARKERIARIK EZ pankartaren atzean argazkia ateratzera.

Gainera ikasleak sortutako lelo desberdinak ikusteko aukera izango duzue. Animatu!!!!

 

LH5 - DenokZu BERDINTASUNA KANPAINA


Gipuzkoako Foru Aldundiaren DenokZu berdintasuna kanpaina martxan da eta aurreko astean 5. mailako ikasleek gai honen inguruko saio bat izan zuten. Berdintasunerako saio honetan bi puntu landu ziren nabarmen. Alde batetik, estereotipoez nahiz indarkeria mota desberdinez hitz egin zen. Bestetik, berriz, tratu onak eta enpatia landu ziren. Bukatzeko, emakumeen aurkako indarkeriari ez lema duten poltsa, eskumuturreko arrosa eta DenokZu abestiaren CDa oparitu zizkien ikasleei beti ere gai hori gogoan izateko.

 

LH5 - UROLA IBAIA DOKUMENTALA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Javier Arenasek egindako "Urola Ibaia" dokumentala ikusteko aukera izan dugu LH5. mailako ikasleak. Urola Ibaiaren historia, fauna eta flora, kutsadura eta garbiketari buruz izan da dokumentala.

 

Asko ikasi dugu Javierrekin eta Luis Juaristirekin: ibaiak zaindu egin behar direla; zakarrak ez direla lurrera bota behar, batik bat plastikoak, bestela ibaian bukatzen dutelako, eta ibaitik itsasora joaten direlako; nolako arrainak eta landareak dauden gure ibaian...

 

Uste dugu dokumentala egin dutela jendea sentsibilizatzeko eta gure ibaiak dituen altxorraz jabetzeko.

 

Oso-oso interesgarria iruditu zaigu,

 

ANIMATU ZAITEZTE IKUSTERA !

 

IKASTOLAKO DANTZARIAK ZAHARREN EGOITZAN

Joan den astean, ikastolako dantzariek zaharren egoitzara bisitatxoa egin zuten. Ikusi argazkiak hemen

LH6 - BERNEDORA IRTEERA

Ikusi hemen LH6. mailakoek zein ondo pasa zuten Bernedon!

LOTURA INTERESGARRIAK

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 

 

 

 

JANGELAKO MENUA

 

 

 


2018/09/11
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
2018/09/11 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

 

Artikuluen aurreikuspena. Parametroak ezarri.
© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net