Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

LH6 IRRISARRI LAND

Urriaren 10ean LH6ko ikasleak maletak hartu eta Irrisarri Land-era abiatu ginen elkarrekin abenturaz gozatzera. 

Bertan, ekintza ezberdinak egin genituen: tirolina, arborismoa, zentzumenen ibilbidea eta interpretazio ibilbidea besteak beste. Eguraldi ederra egin zuenez ur txorroetan busti eta freskatzeko aukera ere izan genuen. 

Afaldu ondoren, ibilaldi zirraragarri bat egiteko aukera izan genuen: linternak hartu eta basotik oinez joan ginen ordubetez! Minutu batzuk ere hartu genituen, argiak itzali eta izarrak eta ilargia kontenplatzeko.

Egonaldia dibertigarri baten ondoren, Baxirekin argazkia atera eta Azkoitira abiatu ginen. Errepikatzeko moduko esperientzia izan zen!

 

 

Argazkiak hemen

LH2 LURRASKAN

 

LH 2. mailako ikasleak urriak 10 eta 11n gaua pasatzen izan ziren Lurraskan. Eguraldi bikaina lagun, ekintza ezberdinak egiteko aukera izan zuten, hauen artean: ponian ibili, erroskilak egin, baratzean lan ezberdinak egin, animaliak zaindu, basoan ibili eta diskotekan dantzan aritu. Oso ondo pasa genuen denok!

 

 

Argazkiak hemen

 

BERTSOLARITZA

 

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen eskutik bertsolaritzaz gozatzeko aukera izan dute gure LH6.mailako ikasleek. Aste bat iraun du ikastaroak, egunero gela bakoitzak ordu bateko saioa izan du koplak sortzen ikasteko eta taldean abestuz ondo pasatzeko.

 

Eskerrik asko Aitor eta Eneritz zuen ezagutzak eta umore ederra gurekin elkarbanatzeagatik!

 


 

Argazki gehiago hemen

 

 

2019/2020 IKASTURTERAKO BEKAK

2019-2020 ikasturterako bekak eskatzeko epea ireki da.

Beka eskaerak irailaren 30tik urriaren 29ra bitartean egin ahalko dira. Hona hemen erabilgarri izango zaizkizuen dokumentu eta helbideak.

 

Oharra

 

Informazioa eta baldintzak

HASIERA EMAN ZAIE 50.URTEURRENEKO OSPAKIZUN EKINTZEI

Gaur goizean ikastolako ikasle, irakasle eta udaleko ordezkariekin batera, argazki erraldoia egin dugu ikastetxeko atarian. Gainera, abesti ofiziala ere entzun dugu, hemendik aurrera urteurreneko identitate zigilu izango baita. Arratsaldean berriz,hainbat guraso, ikasle eta eskolako atarira hurbildu direnekin beste argazki eder bat atera dugu.

Eskerrik asko guztioi !!

Gora Xabier Munibe !!

 

 

IKASTOLAK 50 URTE BETEKO DITU

Ikasturte honetan ikastolak 50 urte beteko ditu, hori dela eta, aurreko ostegunean, Silence taldeak urteurrena ospatzeko sortutako abestiaren aurkezpena egin zen.

   

 

Ospakizunei hasiera emateko, bihar, urriaren 1a, arratsaldeko 17:15ean, argazki erraldoia aterako da ikastolako atarian. Guztiok gonbidatuta zaudete eta ahal duzuenok, mesedez, jantzi  ezazue urteurreneko kirol-jertsea.

LH4 ZINEMALDIAN

 

Irailak 20an, Xabier Munibeko LH4ko ikasleak eta irakasleak Donostiako zinemaldia zela eta,  “Tximinoen Erresuma” filma ikustera joan ginen. Oso ondo pasa genuen!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen


IGERILEKUKO TXANDAK 2019-2020

Laster hasiera emango zaie igeriketa ikastaroei.

 

LH1 mailakoak urriaren 1ean hasiko dira. Ondoren LH2 mailakoek azaroaren 8an, eta LH3 mailakoek urtarrilaren 8an izango dituzte.

 

TXANDAK ikusteko klikatu hemen.

 

IKASKIROL 2019-2020 IKASTURTEA

 Laster emango zaio hasiera ikaskiroleko ikasturte berriari. Hona hemen izen emate orria eta urteko plangintza. Animatu eta parte hartu!

 

 

                       


IZEN EMATE ORRIA

EGUTEGIA LH3-4

EGUTEGIA LH5-6

ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA

IKASTOLAREN 50. URTEURRENA

Irailean, Udaberri Guraso Elkarteak, Ikastolaren 50.urteurrena dela eta motxila bana opariko die ikasleei.

 

 

 

LOTURA INTERESGARRIAK

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 

 INFORMAZIOA ESKURA

 

                                        

 

2018/11/11
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
2018/11/11 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net