Gobierno Vasco

 

   

 

 

 

   

 

 

HH3 - FESTAK PROIEKTUA

  

HH3-koak festak proiektua lantzen ari dira. Hori horrela, hiru guraso San Sebastianeko tanborradaren berri ematera eta pieza batzuk eskeintzera etorri dira.

Mila esker!

 

 

 

BIKOTEKA IRAKURTZEN PROIEKTUA

Aurtengo ikasturtean, 2. hiruhileko honetan, 3. mailako ikasleok bikoteka  irakurtzen proiektuan murgilduko gara. Rolak banatuko ditugu gure artean, bata irakaslea izango da, bestea ikaslea den bitartean. Astetik astera rolak aldatzen joango gara.

Etxekoen laguntza ezinbestekoa dugu proiektua aurrera eramateko.

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!!!

 

 

ZIBERJAZARPENARI STOP!

Gabonetako oporren ondoren, LH5. mailakoek “Pantallas amigas” elkartearen eskutik, ciberbullying-ari eta sare sozialen arriskuei buruz bi orduko lan saio bat izan dute.

Bertan, ziberjazarpena zer den, nola sortzen den eta, antzemandakoan, nola jokatu behar den ibili dira hitz egiten; berain esperientziak kontatzeko aukera izanik. Baita ere sare sozialak dituzten arriskuaz konturatzeko balio izan diete saioak;  pasahitzen eta pribatutasunaren garrantziaz jabetuz eta argazkiak sare sozialetara igotzeak ekar ditzakeen arazoez hitz eginez, beste arazo batzuez gain.

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2019!

 

Aurtengoz nahiko lan egin dugu eta hurrengo urtean ikusiko dugu elkar ikastolan! Ongi bukatu urtea eta hobe hasi hurrengoa! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

 

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI HARRERA

Gaur Olentzero eta Mari Domingi izan ditugu ikastolan! A ze emozioa! Ikusi argazkiak hemen!

LH6 - GABONETAKO POSTALAK

LH6-ko ikasleak gabonetako postalak sortu dituzte, gabon zoriontsuak opatzeko. Ze lan politak egin dituzten!

LH2 - URA

Oraingoan LH2koek prestatu dute erakusketa ikastetxe sarreran. Eurek URA proiektua landu dute. Bertatik pasa edo ikusi hemen ze artistak diren!

LH4 - HERRIA ETA HIRIA

LH4. mailakoak Herria eta hiria proiektua lantzen aritu dira lehenengo hiruhilabetekoan. Ikusi hemen ze erakusketa polita eskaini diguten.

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

Euskararen eguna dela eta, sekulako eguna pasa dugu gaurkoan! Goizean, LHko ikasleak plazara jaitsi dira, Floreagako lagunekin eta DBH-ko ikasleekin batera. Bertan, alkatearen agurra entzun ondoren, zenbait esaldi, pasarte, poesia eta abar irakurri dituzte hainbat ikaslek. Euria ere lagun izan dugu!

Arratsaldean, berriz, LH-ko ikasleak zineman zeuden bitartean, HH-ko ikasleek pailazoekin oso ondo pasa dute: dantzan, abesten, oihuka...

Eta, azkenik, eguna bukatzeko, txokolate bero goxo bat jan dugu, indarberritzeko!

Ikusi gaurko nondik norakoak hemen!

 

 

 

LOTURA INTERESGARRIAK

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 

 

 

 

JANGELAKO MENUA

 

 

 


2018/04/16
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6
2018/04/16 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

 

Artikuluen aurreikuspena. Parametroak ezarri.
© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net