Gobierno Vasco

 

 

 

 

 

 

 

IGANDEA, URTARRILAK 14, MENDI-IRTEERA: ANDOAIN-ADARRA-XOXOKA

http://www.rutasporgipuzkoa.com/img/CIMG2877.jpg

Azken bi hilabeteotako mendi irteerak eguraldi txarragatik bertan behera gelditu zirenez,  berriro zuengana zuzentzen gara mendi-irteeraren berri emateko  asmoz.  Anaitasuna mendi-bazkuna elkartekoekin koordinatuz egingo dugu irteera hau.

Ibilaldi honetan, herritik kanpora denez, garraioa erabili beharrean izango gara, eta horregatik, izenak lehenbailehen jasotzera komenigarritzat jotzen dugu.

NORA: ANDOAIN-ADARRA-XOXOKA

IRTEERA LEKUA: Liburutegi aurrean

EGUNA: Igandea, urtarrilak 14.

ORDUA: Goizeko 8:30ean.

OHARRA: Joan behar duzuen guztiok (ikasle eta guraso) eman izen/deiturak irakasleari ostiral eguerdirako eta izena ematerakoan ekarria arren 2,00 € pertsonako, autobusaren zatia ordaintzeko.

Ekintza hauek 3.mailatik gorakoentzat antolatzen dira. Hala eta guztiz, txikiagoak etor daitezke, euren gurasoen ardurapean.

“Guraso Elkartea” da antolatzailea, baina ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) gurasoena izango litzateke urtean zehar egingo diren irteera guztietan.

Hamarretakoa ekartzea, komenigarria deritzogu.

 

UDABERRI-INDARLAN GURASO-ELKARTEAK

GABONAK 2017

Oporrak iristear dauden une honetan,


GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON 2018


opa dizuegu!

 

Hona hemen, Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan argazki galeria!

eta BIDEOA!

 

 



 


IGANDEA, ABENDUAK 17: ANDOAIN-ADARRA-XOXOKA MENDI IRTEERA

                  

Azken mendi itzulia egin genuenetik ia hilabete pasa denez, berriro zuengana zuzentzen gara bigarren mendi-irteeraren berri emateko asmoz. Berriro Anaitasuna mendi-bazkuna elkartekoekin koordinatuz egingo dugu irteera.

Ibilaldi honetan, herritik kanpora denez, garraioa erabili beharrean izango gara, eta horregatik, izenak lehenbailehen jasotzera komenigarritzat jotzen dugu.

NORA: ANDOAIN-ADARRA-XOXOKA

IRTEERA LEKUA: Liburutegi aurrean

EGUNA: Igandea, abenduak, 17.

ORDUA: Goizeko 8:30ean.

OHARRA: Joan behar duzuen guztiok (ikasle eta guraso) eman izen/deiturak irakasleari ostiral eguerdirako eta izena ematerakoan ekarria arren 2,00 € pertsonako, autobusaren zatia ordaintzeko.

Ekintza hauek 3.mailatik gorakoentzat antolatzen dira. Hala eta guztiz, txikiagoak etor daitezke, euren gurasoen ardurapean.

“Guraso Elkartea” da antolatzailea, baina ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) gurasoena izango litzateke urtean zehar egingo diren irteera guztietan.

Hamarretako ekartzea, komenigarria deritzogu.

 

UDABERRI-INDARLAN GURASO-ELKARTEAK

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

EUSKARAREN EGUNA 2017

Abenduaren 3a igandea denez, Euskararen Eguna abenduaren 4an ospatuko dugu Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben. Aurten ere Euskararen Eguna sustatu nahian, Azkoitiko Euskara mahaiak ekintza batzuk antolatu ditu herri mailan.

Goizeko 11:30ean Floreaga , Xabier Munibe Ikastola LH, Azkoitia BHI eta Urolako ikasle eta irakasleok kalera abiatuko gara. Zikloka, eta bakoitzari dagokion ibilbidea abestuz egingo dugu. Bukaeran, denok plazan bat egingo dugu, euskararen inguruko gutunak irakurriko ditugu eta Huntzaren Kalabazak abestia ere abestuko dugu.

Arratsaldean, Xabierko Frantzisko  eguna ospatzen jarraitzeko, HH eta LH1 eta 2. mailakoentzat Ekain -Txou-ren emanaldia izango da. LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek, berriz, Baztartxo Aretoan “Irabazle eta galtzaile” euskarazko filma  ikusiko dute.

Festari bukaera emateko, guraso elkarteak prestatutako txokolate jana egingo da, ikastolan bertan.

 

          

 

Hona hemen Euskararen Eguneko argazki galeriak eta bideoa:

Kalejira eta Plazan eta Ekain-Txou Ikastolan!


 

#DenokZu - INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO KANPAINA

Gipuzkoako Foru Aldunditik 2017ko Azaroak 25ari begira, DENOK ZU, Indarkeria Matxistaren Aurkako Kanpaina jarri dute martxan. Kanpaina honen barne, hainbat ekimenen artean, Gipuzkoako ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6.mailako ikasleei gai hau landu ahal izateko eskeini diete.

Ikastolan indarkeria matxistaren kontrako #DenokZu sentsibilizazio kanpaina landu dugu LH5.mailakoekin.

#DenokZu - Indarkeria matxistaren aurrean, denok gara bat!

Hona hemen, Azaroak25 - Ikastolako ormairudien argazki galeria!

 

2017/12/13
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
2017/12/13 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

 

 

 

© azkoitikoikastolaxabiermunibehlhi
Telefonoa: 943850646 | 012319aa@hezkuntza.net