Familia balio  handiko instituzioa izan da betidanik, betetzen dituen eginkizunak garrantzi handikoak dira eta. Hauetako bat eta ez nolanahikoa gainera hezitzaile izatea da, lehen agente gizarteratzailea baita. Hezkuntza sistemari gaitasunak, jarrerak eta baloreak lantzea eskatu izan zaio baina gurasoen eguneroko jardunak agian eragin handiagoa du azken hauen garapenean, ikasleak etxean bizi  dutenaren arabera portatu ohi dira eta askotan.
Bai familiak eta bai eskolak egiteko zaila eta etengabea dute. Eta era egokian bete ahal izateko informazioa eta formazioa beharrezkoak dituzte, zer esanik ez gizarte aldakor eta konplexu honetan. Irakasleen eta gurasoen formazio saioak onerako izango dira beraz.
Eskola honen  nahia gurasoei horretan laguntzea da, beharrezko gaiak landuz, informazioa  emanaz eta jarrera egokiak bultzatuz.

OHARRAK