LOTURA INTERESGARRIAK

ENLACES DE INTERÉS

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 INFORMAZIOA ESKURA

INFORMACIÓN

 

                                        

 

INAUTERIAK 2020

2020/02/24

Ostiralean, otsailaren 21ean, inauteriak ospatu genituen Xabier Munibe ikastolan. Hona hemen argakiak eta bideoa.

LH6 MUTRIKUKO OLATU PLANTA EZAGUTZEN

2020/02/18

Xabier Munibe ikastolako LH6. mailakoak Energia lantzen ari gara eta otsaileko lehen astean  Mutrikun dagoen OLATU PLANTA ezagutzera joan ginen.

2011ko uztailean inauguratu zen instalazioa eta energia elektrikoa sortzeko olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da. 296 KW-ko guztizko potentzia duten 16 turbina ditu, olatuen eraginez aire konprimatua turbinatzen dutenak. 

Olatua iristen denean, ura ganberan sartzen da eta barruko airea konprimatzen du, eta presioz ateratzen da goiko zulotik. Ateratzerakoan turbina bultzatzen du, eta hark, aldi berean, energia elektrikoa sortzen duen alternadorea birarazten du. Olatua erretiratzen denean ere, berriz turbina bultzatzen du, energia elektrikoa sortuz berriro ere.

Oso interesgarria izan zen bisitaldia. Olatuek turbinetan barrena zarata itzela sortzen dute. Eta, hori dela eta, herritarrek “Mutrikuko Godzilla” deitzen omen diote.

Argazki gehiago hemen

EKOGUNEA HH04

2020/02/10

Abenduaren 19an HH04ko ikasle eta irakasleok, Hernaniko Ekogunera joan ginen. Bertan naturarekin loturiko zenbait ekintza burutu genituen. Ondoren,  bazkaldu genuen eta bertako parke zoragarrian jolastu ginen, etxerako ordua iritsi arte. Primeran pasa genuen!!

MATRIKULAZIOA 2020-2021 IKASTURTEA

  

 

  

 

 

 

 

 

 

 

Ekarri beharreko dokumentazioa:

Gurasoen NANen fotokopiak, (AIZrena atzerritarren kasuan).

Ikaslearen eta bere gurasoen Familia Liburuko orrien fotokopiak.

Udalak emandako erroldatze-egiaztagiria.

Haurraren 2 argazki, nortasun-agiri neurrikoak.

Osakidetzako txartel urdinaren fotokopia.

Kutxaren edo banketxe baten kontu korronte zenbakia dakarren dokumentu baten fotokopia.

Ikasle berrien Harrera orria EUSKARAZ / ELEBITAN

Datu pertsonalen erabilera EUSKARAZ / ELEBITAN